Itxita egongo da Txikierditik Narruondorako errepidea, ostiraletik. Baleike
Zumaia eta Arroa bitartean oinezko zein bizikletentzat egiten ari diren lanen ondorioz, N-634 errepidea itxita egongo da Txikierdiko biribilgunetik Narruondora bitarteko zatian asteburuan. Ostiralean 20:00etan itxiko dute eta ez dute zabalduko asteleheneko 08:00ak bitartean. Autoek ezingo dute bidezati horretan sartu bi noranzkotan. Ildo horretatik, Iraetatik (GI-631), Aizarnazabaldik (G-2633) eta Oikiatik (G-3760) desbideratuko dute zirkulazioa.
Zehazki Narruondo auzoan azpiko pasabide bat egiten ari direlako egongo da itxita errepidea.