Kultur Mahaiak Manolo Sanjuan tailagilea ohorezko bazkide egingo du

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko abenduaren 18a

Azpeitiko Kultur Mahaiak beste ohorezko bazkide bat izango du urte bukaeratik aurrera: Manolo Sanjuan tailagilea. Azpeitiarra da, 85 urte ditu, eta 16 urte zituela ekin zion lanbide horri. Arte, transmisio, sormen eta ondare lan eskerga egindakoa da, eta Kultur Mahaiak haren ibilbidea aitortu nahi du. Sanjuan ohorezko bazkide izendatzeko ekitaldia datorren abenduaren 29an (igandea) izango da, 18:00etatik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Ekitaldi irekia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide