Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Krisiaren eragina Azpeitian gai hartuta, Azpeitiko Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatu du. 17:00etan izango da, Sanagustin kulturgunean. Laxaro Azkunek gidatuko du, eta Jon Iribar Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria eta Mariarro Alberdi Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikaria izango dira hizlariak.
Baigerakoek diotenez, «krisia ahoz aho dabilen une honetan, guk nolakoa da pobrearen argazkia gaur Azpeitian? galdetzen dugu». Pobreziaren inguruan Gipuzkoan azterketak egin direla eta Azpeitia zer egoeratan dagoen azaltzea da biharko antolatu duten hitzaldiaren xedeetako bat.