Keizpean musika taldeak Orioko Kalakari tabernan joko du ostiralean

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 18a

23:30etik aurrera Keizpean hirukotea aterako da Kalakariko eszenatokira, beren doinuekin tabernan giro ederra jartzeko asmoz. Jone Lete azkoitiarrak (ahotsa eta baxua), Koldo Goiena Zestoako bizilagunak (bateria) eta Dani Castaño andoaindarrak (ahotsa eta gitarra) osatzen dute taldea. Zestoan entseatzen dute, eta Urola Kostan eskainiko duten lehen kontzertua izango da ostiralekoa. Kalakariko kideek oriotarrak kontzertura gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide