Ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean Orion

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 18a

20:00etatik aurrera, besteak beste Karela Kiroldegiaren kudeaketa integrala eta Arraunetxeren eta beste antzeko zerbitzu batzuen kudeaketa adjudikatuko dute, eta Bildu udal taldeak Aiako Udalari bideratuta, Danbolin Musika Eskolako finantzazioari buruz aurkeztutako mozioa bozkatuko dute. Herritarrak udalbatzarrera gonbidatuta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide