Zarautz Abesbatzak kontzertuak eskainiko ditu Gabonetan

Zarauzko Hitza 2013ko abenduaren 18a

Gabonetako jai giroa aprobetxatuz,  herriko ahots dotoreenak kalera aterako dira datozen asteetan Zarautzen ere. Honako egitaraua prestatu du Zarautz Abesbatzak: Abenduak 21, larunbata Zarautz Abesbatzako 3 taldeek (Txinpirin abesbatzak, Zarautz-Txiki abesbatzak eta Zarautz Abesbatzak) Gabon Kontzertua emango dute, 20:30ean Zarauzko Frantziskotarren elizan. Abenduak 24, asteartea 18:30etik 20:00etara, kalez kale kantuan ariko dira. Abenduak 25, asteazkena Zarautz Abesbatzak Frantziskotarren elizan abestuko du 12:30an, Eguberriko mezan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide