Zestoarrek prestatu dute Soro Peri Eguneko egitaraua

Zestoako Hitza 2013ko abenduaren 17a

Adin guztietako herritarrek gozatuko dute egunaz (Mikel Aiertza/Hitza) Abenduaren 26a gerturatzen ari da, eta egitaraua osatu dute zestoarrek egunaz behar bezala gozatzeko. Egitaraua:
  • 09:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • XXIV. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XVI. Ezti lehiaketa. XV. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira.
  • 12:00. Felix eta Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
  • 12:30. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. Gaztetxeak antolatutako triki-poteoa.
  • 13:00. Tantaz tanta olatua sortuko da Erdikalean, preso eta iheslarien eskubideen alde.
  • 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
  • 14:30. Bazkaria Gaztetxean.
  • 17:00. Beldartxo jatuna umeentzako ikuskizuna, Didau Antzerki Faktoria zarauztarrarena, Kultur Etxean.
  • 17:15. Denak batera kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin.
  • 17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian.
  • Ondoren, Laranjadi txaranga, afalordura arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide