Kabalgatarako izen-ematea abenduaren 20an izango da

Karkara.eus 2013ko abenduaren 17a

Talai Mendi elkartekoek herritarrei kabalgatan laguntzeko deia egin diete

Gabonak gero eta gertuago daudenez hainbat ekintza antolatzen dituzte Talai Mendi elkartekoek, baina guztia prestatzeko herritarren laguntza behar izaten da, batik bat hauetan ...

Talai Mendi elkartekoek herritarrei kabalgatan laguntzeko deia egin diete

Gabonak gero eta gertuago daudenez hainbat ekintza antolatzen dituzte Talai Mendi elkartekoek, baina guztia prestatzeko herritarren laguntza behar izaten da, batik bat hauetan parte hartuko duten haur eta gazteena.

Urtarrilaren 5ean Errege Magoen etorrera ospatuz kabalgata egingo dute eta Errege Magoei ongi-etorria egiteko, panderoak, danborrak eta barrikak astintzeko jendea behar da. Horretarako prest dauden sei urtetik gorako neska-mutilek aurrez eman behar dute izena: abenduaren 20an, ostiralarekin, 19:00etan, Ikastolako pergolan. Ondoren, lehen entsegua, abenduaren 23an, 19:00etan izango da.

Bestalde, Talai Mendi Elkartekoek animatu nahi dituzte 18 urtetik gorako herritarrak sokari eutsiz eta suzia eramanez kabalgatan parte hartzera. Nahi duen edonork izena eman dezake egun, ordu eta toki berean, baita entsegu egunetan ere.

Lehiaketak

Kabalgata baino lehen, ordea, abenduaren 29an, jaiotzen, kantuen eta jantzien lehiaketa egingo dute Ikastolako pergolan, 17:00etan. Antolatzaileen esanetan, polita izango litzateke, abenduaren 24 arratsaldean, jaiotzarekin kalez kale ibiltzen diren taldeek ere lehiaketan parte hartzea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide