Azpeitiko elkarretaratzea (Nerea Uranga)
Igandean, Azpeitiko Sanjuandegi auzoan, adin txikiko neska batek izandako erasoa salatzeko elkarretaratze isila egin da gaur Azpeitian, Bilgune Feministak deituta. Plaza jendez bete da, ehunka herritar bildu baita bertan
Erasorik ez erantzunik gabe. Emakumeak kalean aske! lelo hartuta. Azpeitiko alkatea eta alderdi guztietako zinegotziak eta ordezkariak bertan izan dira eta baita erasoa jaso zuen neskaren senideak ere. Azpeitiko udal ordezkarien gainera, Urola Erdiko beste udaletako ordezkariak ere izan dira bilkuran, hala nola, Azkoitikoak, Zestoakoak, Errezilgoak eta Beizamakoak.
Ustezko 33 urteko erasotzailea igandean bertan atxilotu zuten eta gaur Martuteneko kartzelara sartu dute.