[caption id="attachment_82046" align="alignleft" width="1024"]

Jagoba Astiazaran Donostian, Bigarren Mendeurrena Musika Lana lehiaketan (Donostiako Udala)[/caption]
Jagoba Astiazaran zestoarraren
Donostia 1813-2013 lana izan da Donostiako Bigarren Mendeurreneko Musika Lana lehiaketako irabazlea. Larunbatean Donostiako udaletxean kontzertu ireki baten bidez erabaki zuten irabazlea. Era honetan, Bigarren Mendeurrenaren musika eta kultur ondare bihurtuko da zestoarraren lana. Horixe izan da Bigarren Mendeurrenaren Batzorde Teknikoaren eta Musika eta Dantza Eskolaren bitartez Donostiako Udalak abiarazitako Donostia 1813. Bigarren Mendeurrenaren Musika Lana lehiaketaren aurreneko helburua: iraganari begiratuz hiriaren historia ezagutu eta etorkizunean ere ezagutzeko aukera emango duten kultur ekarpenak biltzea.
Bigarren Mendeurreneko Musika Lana lehiaketara hamar lan aurkeztu zituzten. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen ordezkari batek, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren ordezkari batek, Musikeneko ordezkari batek, 2016 egitasmoko ordezkari batek eta Bigarren Mendeurrenaren Bulego Teknikoaren ordezkari batek osatu dute epaimahaia. Baina, irabazlea herritarren bozka bidez aukeratua izan da.