Gabonetako kontzertua emango du abenduaren 18an Danbolin musika eskolak

Karkara.eus 2013ko abe. 16a, 15:30

Bi saio izango dira, 17:30ean bata eta 20:00etan bestea

Datorren asteazkenean, abenduaren 18an, Orioko elizan, Gabonetako kontzertua emango dute Danbolin musika eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak.

Kontzertua bi zatitan banatuko da, 17:30ean izango da bata eta 20:00etan bestea. Lehenengo saioan, tailerreko 4, 5 eta 6 urteko ikasle txikiek bost abesti kantatuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin: Din, Dan, Don, Elurra teilatuan, Goiko mendian elurra, Mendi aldetik datoz eta Olentzero.

Atzetik, 20:00etan musika mintzairako ikasleek, kantuko ikasleek eta

Salatxo abesbatzak, instrumentuko ikasleen laguntzarekin Gabonetako kantuak abestuko dituzte, horien artean, Dringilin Dron, Elur

malutak, Eguberri, bozkario, Pozkarioz kanta zagun, Urrundik, Gaua argitu da, Gabon zuriak, Panis Angelicus… Kontzertuari

amaiera emateko, denak batera abestuko dute Suit de Navidad kantua.

Gipuzkoako akordeoi jaialdiko lanarekin pozik
Abenduaren 7an Gipuzkoako akordeoi jaialdia izan zen Arrasaten. Bertan izan ziren Danbolin musika eskolako hainbat akordeoi-jotzaile. Honako emaitzak eskuratu zituzten jaialdian:

- Mirari Begiristain, A hastapenean, My favorite animal kantarekin, urrezko domina.

- Aroa Sánchez, B hastapenean, Canción de primavera kantarekin, zilarrezko domina.

- Ane Carrera, C mailan, Sarabande, Australiana eta El vuelo de los

ángeles kantuekin, zilarrezko domina.

- Olatz Dorronsoro, D mailan, Aria, Love me, Preludio y Gavota, Sonata nº 84 eta Perlas de cristal kantuekin, zilarrezko domina.

Bukatzeko, ganbara taldeak ere hartu zuen parte jaialdian eta zilarrezko domina eskuratu zuten Canon, Gabriel's time eta Charleston time abestiak eskaini eta gero. Hauek izan ziren ganbara taldea osatu zutenak: Ane Carrera –akordeoia–, Olatz

Dorronsoro –akordeoia–, Naiara Kaperotxipi –flauta–, Leire Bravo –biolina– eta Paula Argintxona –biolontxeloa–.

Bi saio izango dira, 17:30ean bata eta 20:00etan bestea

Datorren asteazkenean, abenduaren 18an, Orioko elizan, Gabonetako kontzertua emango dute Danbolin musika eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak.

Kontzertua bi zatitan banatuko da, 17:30ean izango da bata eta 20:00etan bestea. Lehenengo saioan, tailerreko 4, 5 eta 6 urteko ikasle txikiek bost abesti kantatuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin: Din, Dan, Don, Elurra teilatuan, Goiko mendian elurra, Mendi aldetik datoz eta Olentzero.

Atzetik, 20:00etan musika mintzairako ikasleek, kantuko ikasleek eta Salatxo abesbatzak, instrumentuko ikasleen laguntzarekin Gabonetako kantuak abestuko dituzte, horien artean, Dringilin Dron, Elur malutak, Eguberri, bozkario, Pozkarioz kanta zagun, Urrundik, Gaua argitu da, Gabon zuriak, Panis Angelicus… Kontzertuari amaiera emateko, denak batera abestuko dute Suit de Navidad kantua.

Gipuzkoako akordeoi jaialdiko lanarekin pozik
Abenduaren 7an Gipuzkoako akordeoi jaialdia izan zen Arrasaten. Bertan izan ziren Danbolin musika eskolako hainbat akordeoi-jotzaile. Honako emaitzak eskuratu zituzten jaialdian:

- Mirari Begiristain, A hastapenean, My favorite animal kantarekin, urrezko domina.

- Aroa Sánchez, B hastapenean, Canción de primavera kantarekin, zilarrezko domina.

- Ane Carrera, C mailan, Sarabande, Australiana eta El vuelo de los ángeles kantuekin, zilarrezko domina.

- Olatz Dorronsoro, D mailan, Aria, Love me, Preludio y Gavota, Sonata nº 84 eta Perlas de cristal kantuekin, zilarrezko domina.

Bukatzeko, ganbara taldeak ere hartu zuen parte jaialdian eta zilarrezko domina eskuratu zuten Canon, Gabriel's time eta Charleston time abestiak eskaini eta gero. Hauek izan ziren ganbara taldea osatu zutenak: Ane Carrera –akordeoia–, Olatz Dorronsoro –akordeoia–, Naiara Kaperotxipi –flauta–, Leire Bravo –biolina– eta Paula Argintxona –biolontxeloa–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide