Getariako Ekoizleen Gabon Azoka egingo dute hilaren 24an

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 16a

Gabonetarako kutixi eta produktuak salduko dituzte hilaren 24ean, Getarian. Bertako ekoizleek azoka berezia egingo dute egun horretan. Postuez gain, pintxo potea ere eskainiko dute, bertako produktuekin eta cavaz lagunduta. Otar bat ere zozkatuko dute pintxo potean parte hartzen dutenen artean. 11:00etan zabalduko dute azoka eta 14:30a arte gozatu ahalko da giroaz herriko frontoian. Eguraldi txarra eginez gero, Berdura Plazan egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide