Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Askotariko eremu eta sentsibilitatetako" hainbat zarauztarrek bat egin dute Gure esku dago ekimenarekin. Herri gisa erabakitzeko eskubidea dutela eta erabakia herritarren esku dagoela aldarrikatu dute hala. Behin taldea abian jarrita, gainontzeko herritarrak dinamikara atxikitzea du helburu eta aurrera begira egingo dituzten ekimenetan parte hartzera animatzea.
Hona hemen Gure esku dago dinamikaren manifestua:
Garai berriak bizi ditugu Euskal Herrian. Garai berri hauetaz baliatuz, elkarlanaren ildotik urrats berri eta sakonak egiteko unea dela deritzogu. Ezinbestekoa da elkarrekin aurrera egitea ziklo berri eta ilusionagarria irekitzeko, eta bide honetan herritarrok protagonista nagusi bilakatu beharko dugu.Jarrera positibo honetatik eta norbanakoak zein kolektiboak diren eskubide zibil eta politikoekiko begirunetik abiatuz, demokratikoa eta unibertsala den eskubide batekiko atxikimenduak biltzen gaitu: erabakitzeko eskubidearekiko atxikimendua, alegia.Norberak etorkizunari begira proposa ditzakeen proiektuetatik harago, uste dugu posiblea, beharrezkoa, egokia eta zilegia dela elkargunerako aukera eskaintzen duen eskubideaz ari baikara. Honengatik guztiagatik, honako hau aldarrikatzen dugu:* Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula* Erabakia hartzea herritarroi dagokigula