Zarautzen egingo du bilera Duintasuna elkarteak, bihar

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 16a

Zarautzen egingo du Duintasuna elkarteak hileroko bilera, bihar. 10:00etan Gaztelekuan elkartuko dira, eta besteak beste, pentsioen erreformaren aurrean egingo dituzten ekimenez eta mobilizazioez jardungo dute. Bilera amaitu ostean, 13:00ak aldera, elkarretaratzea egingo dute Lege Zaharren Enparantzan. Erreformaren ondorioz pentsioen jaitsiera salatuko dute bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide