Bilgunetik azaldu dutenez, "Sanjuandegin igande goizaldean bortxaketa saiakera burutu zuen erasotzailea atxilotua izan zen auzokideen erantzuna eta azaldutako elkartasunari esker. Neskak berak erasotzaileari aurre egiteko azaldu zuen jarrerak bortxaketa ez gauzatzea lortu zuen".
Baina Bilgunekoak "ziur" daude igandekoa ez dela Azpeitian eman den eraso bakarra. "Halako gertaerak ez dira kasualitatearen fruitu. Gaur eguneko gizartean kontrakoa esaten den arren, ez gara berdintasunean bizi. Asteburu honetan ezagutu dugun erasoa honen beste ondorio bat da".
Dei egin dute emakumeak elkartu eta autodenfentsarako tresnak garatzera eta egungo egoera aldatzen joateko neurriak hartzen hastera. "Emakumeok ez dugu ausartak izan beharrik nahi, askeak izan nahi dugu", esan dute.