275 lagunek hartu dute parte Zarauzko BTT Trabesian

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 16a

275 txirrindulari elkartu ziren atzo Aritzbatalde kiroldegian, Zarauzko V.BTT Trabesiari ekiteko. Guztira 28 kilometro egin zituzten mendian zehar. Helmugaratzea zatitutakoa izan zen, eta 11:20tik 13:40ak bitartean ailegatu ziren berriz ere kiroldegi atarira. Jatekoa eta edatekoa eskaini zieten amaieran parte-hartzaile guztiei. Bizikleta garbitu eta dutxatu ondoren, batek baino gehiago askatu zituzten giharrak masajeekin. "Egun borobila" izan zela nabarmendu dute Zarautz BTT Pagoeta taldeko kideek, eta Zarauzko Udala, Turismo bulegoa, Kirol patronatua, babeslen eta laguntzera gerturatu ziren guztiei eskerrak eman dizkiete horregatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide