Abenduaren 12an banatu zituzten aurtengo Aiako argazki lehiaketako sariak. Honakoak izan dira sarituak:
Aiarrak
Kanpotarrak
Lan gehiago eta kalitate hobea
Aurten, guztira, 80 argazkitik gora aurkeztu dituzte lehiaketara, iazkoekin alderatuta askoz gehiago eta herritar gehiagok ere hartu dute parte.
Epaimahaikoen iritziz argazkien kalitatea ere hobea izan da. Beren ustez baliteke gaia zabalagoa izateak eragina edukitzea kopuruan eta kalitatean. Aurten, argazkilariek Andatza eta Santio auzoekin zerikusia zuten argazkiak aurkezteko aukera baitzuten. Datorren urteko egutegirako gaia, berriz, hauxe da: Aia jai giroan.
Egutegiak
Saritutako argazkiak eta erakusketako ikusleek boto bidez aukeratutako beste sei lan egutegi batean jaso dituzte eta behin sariak emanik, etxez etxe banatuko dituzte.