Jostailuak bilduko ditu Zarauzko Gurutze Gorriak

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 13a

Zarauzko Gurutze Gorriak beharrean dauden haurrentzat jostailuak biltzeko kanpaina antolatu du aurten ere. Kanpaina horren helburua ezberdintasun ekonomikoen gainean sentsibilizazioa eta kontzientzia eragitea da, eta erosteko ahalmenik ez duten familiei jostailuak ematea.Aurten, jostailu berriak ekartzea eskertuko dute Gurutze Gorrikoek, "aurreko urteetako esperientziak erakutsi digulako erabilitako jostailuak jasotzeak ezberdintasunak mamitu eta areagotzen dituela. Haurren ilusioa mantendu nahiko genuke, eta ez ezberdintasunik eragin". Herritarrek asteartean, ostegunean,hilaren 26an eta urtarrilaren 2an utzi ahalko dituzte jostailuak Gurutze Gorriako egoitzan, 18etatik 20etara.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide