Bideoa: Grumaleko langileak protestan, Arrasaten

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko abenduaren 13a

Atzo, osteguna, Grumaleko langileek manifestazioa egin zuten Arrasaten. Patxi Isasmendi Grumaleko Enpresa Batzordeko presidenteak azaldu zuenez, "enpresa normaltasunez ari da lanean", baina Fagor Etxetresnen filiala denez, hartzekodunen lehiaketan sartuta dago joan den asteaz geroztik. Inork ez duela langileekin hitz egin eta "guztiaren berri komunikabideen bitartez" jasotzen ari direla salatu dute Arrasatera etorritako ehun langile inguruk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide