Dantza garaikide ikastaroa emango dute Zarautzen, urtarrilaren 18an

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 12a

Eneko Balerdi dantzariak eskainiko du ikastaroa, Hesolak eskolen baitan. Esperientzia maila guztietako jendeari zuzenduta dago, eta norberaren mailatik abiatuta, bakitzak mugimendua ezagutu eta lantzeko parada eskaintzea da helburua. Ebro Etxean izango da, urtarrilaren 18an. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako, 943-835568 edota 688-658644 telefonoetara deitu daiteke edo hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua idatzi. 15 euro kostako du. Informazio zabalagoa eskuratzeko Artezaleaken webgunera jo daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide