Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Caritas elkarteak materiala biltzen urte asko daramatza, gero gehien behar dutenei emateko. Ildo horretatik, jakinarazi dute honakoak behar dituztela: gizonezko gazteen neguko arropa, galtza bakeroak, txandalak, mahuka luzedun elastikoak, kirol jertseak eta berokiak. Horrez gain, kirol oinetakoak eta negurako botak ere eskatu dituzte. Caritasek Mitxelena kaleko 51. zenbakian duen lokalera eraman beharko dute herritarrek materiala, astearteetan 11:00etatik 13:00etara eta ostegunetan 17:00-18:00 bitartean.