Loreto Aramendi organo jotzaileak kontzertua emango du gaur Orioko parrokian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko abenduaren 13a

Loreto Aramendi Parrokiak eta Udalak Orioko Organo Zikloa antolatu dute Bariko Nikolas Deunaren organo berria herritarrei aurkezteko. Gaur kontzertu zikloaren azken kontzertua emango du Loreto Aramendi organo-jotzaile oriotarrak 20:00etatik aurrera. Europako organo konposatzaile handien errepertorioa joko du, Vierne, Bach, Liszt, Corrette, Duruflé eta Widor konpositoreen lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide