Azaroaren 20an Getariako Udalbatzak batzorde orokorra egin zuen eta ongizate atalean esleitu gabe zeuden fondoak Filipinetako hondamendian sortutako kalteei aurre egitera bideratzea erabaki zuten udal taldeek. Denera 3.290 euro bideratuko dituzte Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez.
Azaroa hasieran Haiyan tifoiak Filipinetako ekialdea astindu zuen eta txikizioak egin zituen Tacloban probintzian. Gobernuz Kanpoko Erakundeek emandako datuen arabera 3.361 pertsona hil dira tifoiaren ondorioz, 12.500 lagun zauritu dira, 1.179 desagertu, 2 milioi familia etxerik gabe geratu dira eta 10 milioi lagun kaltetu dira.
Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeekin harremanetan jarri da Getariako Udala bertako herritarrek bizi duten larrialdi egoeraren aurrean euren elkartasuna azaldu eta diru-laguntza bideratzeko.
Getariako herritarrek emandako laguntza Haiyan tifoiak gehien kaltetu dituen hiru eremuetara bideratuko dute: Gulion Irlara eta Leyte lurraldeko Isabel eta Ormo probintzietara hain zuzen ere.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide