Salbatore Mitxelena ikastolako jangelan jokatuko dute Mus Txapelketa Azkarra, lau erregetara. Larunbatean izango da, 16:00etatik aurrera.
Izena aurretik eman ahalko da,
ikastolako web orriaren bitartez edota idazkaritzan. Egunean bertan ere aukera izango da izena emateko. Askotariko sariak banatuko dituzte. Bikoteko 20 euro kostako du. Irabazleek txapelaz gain, Otzarreta jatetxean bi lagunentzako afaria lortuko dute. Bigarren sailkatzen direnek bi lagunentzat Yubio jatetxean afaria, hirugarrenei Bartolon eta laugarren gelditzen direnek Pedro Enean. Horiez gain, bestelako sariak ere emango dituzte.