Bigarren eskuko azoka egingo dute abenduaren 22an Zarautzen, sakabanaketaren gastuak arintzeko

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 11

Urtero legez, senideei eta gertukoei sakabanaketak eragiten dizkien gastuak leuntzeko bigarren eskuko azoka antolatu dute. Abenduaren 22an egingo dute hori, Zarauzko Merkatu Plazan. Askotariko elementuak izano dira salgai bertan, besteak beste, liburuak, diskoak, jostailuak eta arropa. Egun osoan zehar bertaratu ahalko dute herritarrek bertara. Aurrez bilduko dute azokan salduko duten materiala, Merkatu Plazaren atarian, udaletxe ondoan. Etxean soberan dituzten gauzak eraman ahalko dituzte herritarrek ondoko egun eta orduetan: Abenduak 13, ostirala,  19:00etatik 20:00etara Abenduak 14, larunbata,  11:00etatik 13:00etara Abenduak 20, ostirala,  19:00etatik 20:00etara Abenduak 21, larunbata,  11:00etatik 13:00etara eta  16:00etatik 19:00etara Egun eta ordu hauetatik kanpo zarauztarrek materiala eman nahi badute,  661-956 140 telefono zebakira deitu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide