Larunbatean Zigordia kaleak V. Lore eta Landare Azoka hartuko du. Goizeko 09:00etan hasi eta 14:00ak arte bertako zein kanpoko saltzaileak izango dira produktu aukera zabala eskainiz: loreak, zuhaixkak, lorategiko apaingarriak, lore poteak, baratzetarako landare ekologikoak, sukalderako landare usaindunak eta bestelako loreak.
Azoka horrek herritarrei erosketa gune egokia eskaintzeaz gain, ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko auekra ematen dio. Hori dela eta, Zarauzko Udalak azoka horiek sustatzeko asmoa du. "Izan ere, gure kulturan ohitura handia duten ekimenak dira", nabarmendu dute udaletik. "Betidanik, baserritarrek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan. Modu honetan, harreman zuzena sortzen da kontsumitzailearen eta baserritarraren artean". Elkar ezagutza horrek produktua nola ekoitzi den ezagutzeko aukera ematen dio erosleari, eta bien artean "konfiantza handiagoa" sortzen da.