Joxemari Aranbarri, Esteban Kanpos eta Mikel Ibarzabal omenduko dituzte mendizaleek.
Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak urteroko Batzar Nagusia egingo du ostiralean (abenduak 13), 19:00etan, mendizaleen egoitzan. Batzarraren ondoren, Mikel Ibarzabal, Joxemari Aranbarri eta Esteban Kanpos omenduko dituzte mendizaleek, «urteetan elkartean egin duten lana eskertzeko».
Omenaldia batzarraren ondoren egin ohi duten afarian egingo diete hirurei. Afarira joateko aurrez izena eman behar dela azaldu dute Lagun Onak-ekoek, mendizaleen tabernan edota www.lagunonakmb.org webgunearen bidez.
Ostiraleko batzar nagusian aurtengo mendizaleen ekitaldien balorazioa egingo dute eta datorren urterako asmoak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, Xoxoteko aterpeari eta elkarteari buruzko xehetasunak azalduko dituzte. Balantze ekonomikoa ere egingo dute.
Mendi Astean murgilduta
Asteartean hasi eta bihar artean Mendi Astea du antolatuta Lagun Onak Mendi Bazkunak. Gaur, asteazkena, 21:00etan, mendizaleen egoitzan
Pioletak dantzan ikusentzunezkoa emango du Iñigo Andola Larrañagak. Bihar, berriz, Azpeitiko Ta3. Zine Klubarekin elkarlanean
Mount St.Elias filma emango dute, 21:30ean, Soreasun. Zine emanaldirako sarrera hiru euro da.