Lehen egunean hiru postu egon ziren:
- Hamalau: umeen eta helduen arropa. Azpeitiko Olatz Alberdi da arduraduna.
- Bacalaos Lezo: Bakailaoa,
gazta, eztia, intxaurrak, urrak, baratxuriak, babarrunak, lentejak... Lezo Lander
Garziaren postua.
- Frutas Matias: Fruta eta barazkiak. Jose Anjel Matias Zumarragakoarena.
Igor Iturain Aiako alkateak esan digunez, Jose Anjel Matias bera izan da azoka sortzearen bultzatzailea. Herri txikietan azokak bultzatzen ari direla eta Aian ere asmo hori zeukala esan zien. Niri iruditu zitzaidan goizean zehar ezin zezakeela eragin handirik izan, baina Aizarnazabalgo eredua ezagutu eta jakin dugu han azokaren dinamika nola sortu den, dio Iturainek.
Lehen egunean gustura
Postuetako arduradunak azokaz azoka ibiltzen dira Azpeitian, Tolosan, Zumaian... eta lehen egunean ikusitakoarekin gustura azaldu ziren. Izan ere, aurreneko eguna izanik jende pixka bat ibili zen. Baliteke datorren astean jende gehiago hurbiltzea plazara, batetik pixkanaka jende gehiagok izango duelako azokaren berri eta bestetik abenduaren 17an beste bi postu egongo direlako beste hiruez gain:
- Zumarragako Roberto Egea txarkuteriako produktuekin.
- Irungo Aitor Artekale, Aceitunas Rakel y Aitor postuarekin.
Oraingoz goizez egingo dute azoka, proba gisa, bi hilabetez-edo. Baina funtzionatuko ez balu, arratsaldera pasatzeko aukera ere mahai gainean dagoela jakinarazi du alkateak. Bestalde, azokak bost postu hartuko dituen arren, irekita daude proposamen gehiago jasotzera.
Alkateak gaineratu nahi izan du, Orioko azokarako konpetentzia ez da izango eta herriko merkatariek –Kooperatibakoekin eta harategikoekin aurrez hitz egin genuen– ere ez dute oztoporik jarri. Alderantziz, onuragarria ere izan daiteke, azokara datorren jende hori dendetara ere hurbildu daitekeelako.