Aurrekontuetarako iritziak jasotzeko eskuorriak banatu ditu Orioko Udalak

Karkara.eus 2013ko abenduaren 10a

Aurreko urteetan bilera sistema erabili zuten eta orain pauso bat gehiago eman nahi izan dute gobernuko alderdiek

Legealdi berrian, lehendabiziko urtetik Udal aurrekontu parte-hartzaileak egin nahi izan ditu Orioko Udalak. Hala, 2012ko eta 2013ko aur...

Aurreko urteetan bilera sistema erabili zuten eta orain pauso bat gehiago eman nahi izan dute gobernuko alderdiek

Legealdi berrian, lehendabiziko urtetik Udal aurrekontu parte-hartzaileak egin nahi izan ditu Orioko Udalak. Hala, 2012ko eta 2013ko aurrekontuak osatzeko auzo-bilerak egin zituen Udalak eta alor bakoitzeko eragileekin ere bildu ziren alderdiak aurrekontu-proiektua idatzi aurretik.

Aurtengorako, parte-hartze sistema aldatu egin dute sistema hobetzeko bidean. Udalak herritar gehiagorengana iritsi nahi du eta horretarako eskuorri bat banatu du herriko postontzi guztietan. Gauzak horrela, herritar denek izango dute beren iritzia helarazteko aukera.

Eskuorria udaletxean edo kultur etxean utzi beharko da abenduaren 15a baino lehen. Dena dela, eskuorria sarean zintzilikatu dute dokumentu batean eta deskargatzeko aukera dago. Behin ordenagailuan deskargatuta, bete eta alkatetza@oriokoudala.com helbidera bidali daiteke posta elektronikoz.

Hemen duzue dokumentua deskargatzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide