Aurreko astean egin zen Durangoko Azoka eta bertan izan ziren Juan Rekarte eta Pat Cowie AusArt records zigiluaren postuan. Mikel Markez kantaria ere bere azken lana saltzen izan zen Elkarren standean.
Markezek aurreko abenduaren 1ean aurkeztu zuen azken diskoa Donostiako Antzoki Zaharrean. Jende mordoxka bat bertaratu zen eta diskoan parte hartu duten artista guztiak taulara igo ziren.
Behean duzue kontzertu horren laburpen bideo bat ikusteko aukera: