Adiskidetzeari eta Parot doktrinari buruzko ekitaldia antolatu du Erkibe Kultur Elkarteak

Baleike 2013ko abenduaren 10a

“Bakezkoak egitea, benetako bakea lortzeko nahitaezkoa” eta “Parot doktrina” gaiak izango dira protagonista datorren ostegunean, abenduak 12, arratsaldeko 7etan Aita Mari Antzokian, Zumaiako Erkibe kultur elkarteak antolatu duen hitzaldi eta ondorengo eztabaidan. Bi gai hauen inguruan arituko dira, Donostiako apezpiku emeritua den Juan Maria Uriarte eta Txema Montero abokatua. Hemen daukazue Erkibetik jaso dugu ekitaldiaren aurkezpen oharra: Adiskidetze eta bakegintzaren gaian, ezagutzen dugu Uriartek adierazi izan dituenak, esate baterako, ETA publikoki eta atzerapenik gabe desegin behar duela. Gainera, giza eskubideen aurka egindako bortxaketa larri guztien egia objektiboa ezagutzea garrantzi handikoa dela azpimarratu du; erasotzaileei benetako justizia legala aplikatu behar zaiela, beti ere, jarrera adiskidetzailearekin. Horrez gain, “edozein motako biktimen sufrimendu jasanezina, nahigabe eramangarri bihurtzearen” alde mintzatu da. Ildo horretan, gotzain emerituak uste du premiazkoa dela, aurrez aurre gotortutako herritarren multzo horiek beren erresuminak samurtzea. Argi dagoen bezala, Espainiako gobernuak ETArekin harremanetan jarri behar dela pentsatzen du, “eta horrek ez du esan nahi ETA legitimatzea edo berdinetik berdinera aitortzea”. Halaber, adierazi du, Parot doktrina indargabetzeak, espetxe-politika aldatzeko balio beharko lukeela. Bere aldetik Txema Montero abokatuak “Parot doktrina” bezala ezagutzen dugunari buruz arituko da, hau da, Auzitegi Gorenaren 2006ko otsailaren 28ko sententziatik aurrera atzeraeraginezko izaerarekin ezarritako eta aplikatutako jurisprudentziaz eta orain gutxi [...]

“Bakezkoak egitea, benetako bakea lortzeko nahitaezkoa” eta “Parot doktrina” gaiak izango dira protagonista datorren ostegunean, abenduak 12, arratsaldeko 7etan Aita Mari Antzokian, Zumaiako Erkibe kultur elkarteak antolatu duen hitzaldi eta ondorengo eztabaidan. Bi gai hauen inguruan arituko dira, Donostiako apezpiku emeritua den Juan Maria Uriarte eta Txema Montero abokatua. Hemen daukazue Erkibetik jaso dugu ekitaldiaren aurkezpen oharra:

Adiskidetze eta bakegintzaren gaian, ezagutzen dugu Uriartek adierazi izan dituenak, esate baterako, ETA publikoki eta atzerapenik gabe desegin behar duela. Gainera, giza eskubideen aurka egindako bortxaketa larri guztien egia objektiboa ezagutzea garrantzi handikoa dela azpimarratu du; erasotzaileei benetako justizia legala aplikatu behar zaiela, beti ere, jarrera adiskidetzailearekin. Horrez gain, “edozein motako biktimen sufrimendu jasanezina, nahigabe eramangarri bihurtzearen” alde mintzatu da. Ildo horretan, gotzain emerituak uste du premiazkoa dela, aurrez aurre gotortutako herritarren multzo horiek beren erresuminak samurtzea. Argi dagoen bezala, Espainiako gobernuak ETArekin harremanetan jarri behar dela pentsatzen du, “eta horrek ez du esan nahi ETA legitimatzea edo berdinetik berdinera aitortzea”. Halaber, adierazi du, Parot doktrina indargabetzeak, espetxe-politika aldatzeko balio beharko lukeela.

Bere aldetik Txema Montero abokatuak “Parot doktrina” bezala ezagutzen dugunari buruz arituko da, hau da, Auzitegi Gorenaren 2006ko otsailaren 28ko sententziatik aurrera atzeraeraginezko izaerarekin ezarritako eta aplikatutako jurisprudentziaz eta orain gutxi Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren erabakiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren aurkakotzat jo duena.

“Eztabaidarako eta gogoetako espazioa sortzen laguntzea” da ekitaldiaren helburua, “bake-prozesua indartzeko eta adiskidetzea eta normalizazioa beharraren inguruan euskal gizarteak bizi duen unean”.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide