Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauztarrak, bertakoak nahiz kanpotik etorritakoak sentsibilizatzeko helburuarekin antolatu du Bidez Bide elkarteak Migrazioei buruzko bizipenak kanpaina. Hainbat ekintza antolatu dute, tartean, Compañeras de viaje dokumentala eskainiko dute. Bihar izango da hori, Udaberrin 15:30etik aurrera.
Bestalde, aste osoan ikusgai izango da Rosa Villafuerte peruarraren argazki erakusketa Merkatu Plazan. Egunero bisitatu ahalko da Angeles de la guarda bilduma, 17:30etik 20:00etara.