Abenduaren 15ean izango da Zarauzko BTT Trabesia

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 10a

Igandean egingo dute Zarauzko BTT Trabesia Zarauzko V. BTT Trabesia antolatu du Zarautz BTT Pagoeta taldeak abenduaren 15erako. Hasiera batean uztailan egitekoa zuten, baina atzeraratu egin zuten eta igande honetan izango da. Zailtasun ertaineko 28 kilometrotako ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek, Pagoetako gaina helburu izanik.Tontorrera iritsi aurretik, besteak beste, Landarbide, Orbelaun, Santutxoa ermita, Artetxoeta, Mindi eta Sagastizabal baserriko aldapa gogorra gainditu beharko dituzte. Pagoetako bordan jarriko dute anoa gunea. Amezketalardi, Sarrola eta Agorregiko bidezidorretatik jaitsiko dira berriz ere Zarautzera, Irusta, Nekazabal eta Astitik. Trabesia goizeko 09:30ean hasiko da, kiroldegitik. Egunean bertan bakarrik eman ahal izango dia izena 08:00-09:15 bitartean. Federatuak 10 euro ordaindu beharko dituzte, ez-federatuak 15 euro. Baldintza bakarra bete beharko da: 16 urtetik gora izatea. Bizikletak garbitu, dutxatu eta indarrak berritzeko aukera emango dute amaieran, masaje eta hamaiketakoarekin. Bestalde, oroigarri bana emango zaie parte-hartzaileei eta opariak ere zozkatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide