SOS Arrazakeriaren dokumentala eskainiko dute gaur Zarautzen, Giza Eskubieen Nazioarteko Egunaren harira

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 10a

http://youtu.be/AKJUz1NKavI

http://youtu.be/AKJUz1NKavI Abenduaren 10a, asteartea Giza Eskubieen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, SOS Arrazakeriak egindako Balta Txuria, Bata Berdea. El rumor del Urumea dokumentala eskainiko dute Zarautzen, Modelo aretoan. Dokumentalak ekialdeko Europatik etorritako ijitu jatorriko giza talde baten egoera kontatzen du. Astigarragan daude kokatuta, eta haiek garatzen ari diren programaren nondik norakoak azaltzen dira. SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranek aurkeztuko du dokumentala, 19:00etatik aurrera. Proiekzioa amaituta, eztabaida gidatuko dute berak eta Julen Aranguren, Zarauzko Udaleko Inmigrazio teknikariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide