Sexu aholku zerbitzua egongo da aste honetan

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 9a

Ostegunean eta ostiralean sexu aholkularitza zerbitzua izango da. Ostegunean 11:30etik 13:00etara aurrez aurreko kontsultak hartuko dituzte, eta ostiralean 17:30etik 19:30era bitartean izango dira Beheko Plazako Hogarrean. Kontsultak 609-606777 telefono zenbakira hots eginda edo sexologiazerbitzua@zumaiakoudalala.net helbidera idatzita ere egin daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide