WCTn lehiatuko da Aritz Aranburu datorren urtean

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 9a

Aritz Aranburuk surfeko eliteko mailan jardungo du 2014ean, WCT World Championship Tour-ean. Billabong Pipe Masters denboraldiko azken probako lehen emaitzek baieztatu dute hori. Zarauztarra ez da proba horretan lehiatu— goi mailako surflariak hartu ahal zutelako parte—, baina gainerako lehiakideen puntuazioak eragina izan du sailkapenean. Lehen jardunaldia jokatu ostean, 26. postuan dago Aranburu eta ondorioz datorren urtean goi mailan jokatuko du. Hainbat komunikabideri jakinarazi dionez, "ametsa bete" du, eta "zorionekoa" sentitzen da. Hala ere, lanean jarraituko duela nabarmendu du, "atsedenik hartu gabe". 2007an lortu zuen Aranburuk WCTn sartzea, eta bi denboralditan lehiatu zen goi mailan. Elitean jardungo du datorren urtean ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide