Jorge Oteizaren eskulturen hausnarketatik abiatuta, desegin eta eraiki, eginaz ikasteko aukera izango da Manu Muniategiandikoetxea artistarekin datorren larunbatean, hilaren 14ean. Hesolak ekimenaren baitako hirugarren saioa izango da 'Oteiza, eginaz ikasi', eta goizez egingo dute, 10:00etatik 13:00etara Ebro Etxean. Zazpi urtetik gorakoentzat dago zuzenduta, haur zein heldu. Hesolakek, gainera, haur zaintza eskainiko du, ikastaroan parte hartu nahi duten gurasoekin pentsatuta.
Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena, 943-835568 edo 607-424497 telefonoetara deituta edota
hesolakzarautz@gmail.com helbide elektronikora idatzita. 15 euroko kostua izango du.
Informazio zabalagoa eskuratzeko
Artezaleak taldearen webgunea bisita daiteke.