Irudietan: San Nikolas jaiak Orion

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 6a

Orioko bandera igo eta hasiera eman zieten Salatxoko kideek herriko festei. (Argazkia: Aiora Larrañaga) Atzo iluntzean abiatu zituzten sanikolasak Orion eta jai giroa izan zen nagusi herrian arratsalde partetik. Iaz izan zuen arrakasta ikusita aurten ere txalapartariek eta adar jotzaileek abiatu zuten festen hasierako ekitaldia. Salatxo abesbatza omendu zuten oriotarrek bertan eta eurak izan ziren herriko bandera igo eta San Nikolas Jaiei hasiera emateko arduradunak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide