Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artisauen azoka ere antolatuko dute Azpeitian Gabonetako Azoka Herritik ekimenaren baitan, artisauena zabalik egongo den egunak abenduaren 19, 20, 22, 23, 24, 27 eta 28 izango dira. Postua jarri nahi duten artisauek izena emateko azken eguna abenduaren 7a izango da. Izena eman nahi dutenek azoka.herritik@gmail.com helbidera idatzi behar dute, artisauaren izena eta salduko duen produktua zehaztuz.