Euskararen erabilera aldarrikatuz ekintza ugari

Karkara.eus 2013ko abenduaren 4a

Euskaraz Gazte lehiaketan bestetan baino lan gutxiago aurkeztu dituzte aurten

Euskararen eguna aitzakia hartuta hainbat ekitaldi egin zituzten Orion abenduaren 3an. Ikastetxeetan goizean hasi ziren ekintzekin eta Orioko Herri Ikastolakoek ipuin kontaketa, jolasak, Mihiluze, Herri Kirolak eta karaokea egin zituzten. Arratsaldez, berriz, txotxongiloak, kalejira eta erromeria txikienek kaleak girotuz; LHko irakasleek Euskara Batzordeko ikasleen laguntzaz antolatutako tailerrak; eta DBHkoek herri kirolak.

Zaraguetakoek surfa eta euskara uztartuz ikasleek txapak egin zituzten bezperan eta abenduaren 3an bertan. Kantu saioa eta argazkiak goizean eta Mikel Agote surflari oriotarraren hitzaldia arratsaldez. Ondoren euskarazko liburuen II.truke azoka egin zuten ikastetxean lehenengo eta plazan ondoren. Antolatzaileen esanetan, aurtengoan jende pixka bat gehiago gerturatu bada ere, oraindik ez dago liburu trukerako joera handirik, eta are gutxiago euskarazko liburuetarako. Beraz, jendea bultzatu behar da horrelako ekintzetara.

Euskaraz gazte

Udalak, Euskaraz Gazte

Literatur Lehiaketako sariak banatu zituen iluntzean,

udaletxeko pleno aretoan. Aurtengo parte hartzea inoizko eskasena izan bada ere, Eli Manterola, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako

Udaleko kultur teknikariak; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara

Zerbitzuko teknikariak osatutako epaimahaiaren esanetan, horrek ez dio ezer kentzen saritutako lanen kalitateari. Gustura irakurtzekoak dira. Lan

gutxi aurkeztu direnez, Euskara batzordeak uste du baduela

gogoeta egin beharra, datozen urteotan parte hartzea sustatzeko bideak

bilatzeko. Saridunak honako hauek izan ziren:

Ipuin saila

  • Lehenengo saria: Iñaki Iturain. Bi gerra arteko udara. Kontakizuna gerra ondoko Orion dago kokatuta, 1939ko udan. Egileak

    badaramatza urte batzuk garai hartan Orion gertatu zirenak aztertzen eta orduko

    dokumentuak-eta miatzen, eta hori antzematen da emaitzan. Gerra ondoko Orio

    hura nolakoa zen jakin  nahi duenak

    pista bat baino gehiago aurkituko ditu ipuin honetan. Ahalegin deskriptibo

    horrekin batera, bestalde, kontakizun polita harilkatu du egileak, guztiz

    asmatua izanagatik, ondo egokitzen zaiena garai eta zirkunstantzia haiei. Euskaraz

    bikain idatzita dago, gainera.

  • Bigarren saria: Garazi Urretabizkaia. Pasioaren

    indarra. Bikote-harremanak ditu gaia. Aitziber

    eta Iker, esperientzia berrien bila, bikote-trukeak eskaintzen dituen lokal

    batera joan dira, eta han bizitakoak arrastoa utziko die biei; baina ez

    hasieran uste zuten bezalakoa… Kontakizuna ederki garatzen du egileak eta ondo

    sartzen da bi protagonisten barne-munduan, bakoitzaren sentimendu eta

    korapiloak modu sinesgarrian azalduz.

  • Accessita: Marisa Arruabarrena. Lokartzeko

    ipuina. Aise irakurtzen den lana, haurrei lotarakoan

    kontatzen zaizkien ipuinetan oinarritutakoa. Hizkera erraz eta zuzenean

    garatzen du kontakizuna, graziaz eta goxo. 

Olerki

saila

Iaz ez bezala, oso olerki gutxi aurkeztu dira aurten

lehiaketara eta epaimahaikoen esanetan, pena da, bereziki, idatzitako bertsorik apenas ez izatea herri

bertsozale honetan. Badugu lana, hemendik aurrera, hori sustatzen.

  • Bigarren saria: Garazi

    Urretabizkaia. Omenalditxo bat. Hunkigarriak dira saria irabazi duten bertsoak, neska gazte batek

    amonari eskainiak. Dozena bat bertsotan aletzen du egileak amonari dion

    maitasuna eta garbi uzten du, izenburutik beretik, zer egin nahi izan duen. Hemen bertsoak entzuteko aukera.

  • Hirugarren saria.  Goiuri Unanue. Herritik urruntzean. Herriminez bustitako hitzak dira olerkia osatzen dutenak: Oriotik

    kanpora joan eta orduan konturatu da egilea etxean daukan altxorraz eta altxor

    horri kantatzen dio, ozen eta konbentzimenduz. Egilea oraindik kanpoan izanik haren amak

    jaso zuen saria.

  • Accessita: Marisa Arruabarrena. Erabaki

    dut. Zoriontasunaren atzetik

    dabilen emakumea agertzen da olerkian; aldatu nahia sumatzen zaio eta, aldaketaren

    bide horretan, bi euskarriri heltzen die: norbere buruaren onarpena, batetik,

    eta bakoitzak hartzen duen erabaki kontzientea, bestetik; zoriona, ezer

    izatekotan, jarrera bat baita.

Hona hemen Euskararen Eguneko hainbat argazki.


 


Euskaraz Gazte lehiaketan bestetan baino lan gutxiago aurkeztu dituzte aurten

Euskararen eguna aitzakia hartuta hainbat ekitaldi egin zituzten Orion abenduaren 3an. Ikastetxeetan goizean hasi ziren ekintzekin eta Orioko Herri Ikastolakoek ipuin kontaketa, jolasak, Mihiluze, Herri Kirolak eta karaokea egin zituzten. Arratsaldez, berriz, txotxongiloak, kalejira eta erromeria txikienek kaleak girotuz; LHko irakasleek Euskara Batzordeko ikasleen laguntzaz antolatutako tailerrak; eta DBHkoek herri kirolak.

Zaraguetakoek surfa eta euskara uztartuz ikasleek txapak egin zituzten bezperan eta abenduaren 3an bertan. Kantu saioa eta argazkiak goizean eta Mikel Agote surflari oriotarraren hitzaldia arratsaldez. Ondoren euskarazko liburuen II.truke azoka egin zuten ikastetxean lehenengo eta plazan ondoren. Antolatzaileen esanetan, aurtengoan jende pixka bat gehiago gerturatu bada ere, oraindik ez dago liburu trukerako joera handirik, eta are gutxiago euskarazko liburuetarako. Beraz, jendea bultzatu behar da horrelako ekintzetara.

Euskaraz gazte

Udalak, Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketako sariak banatu zituen iluntzean, udaletxeko pleno aretoan. Aurtengo parte hartzea inoizko eskasena izan bada ere, Eli Manterola, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikariak; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak osatutako epaimahaiaren esanetan, horrek ez dio ezer kentzen saritutako lanen kalitateari. Gustura irakurtzekoak dira. Lan gutxi aurkeztu direnez, Euskara batzordeak uste du baduela gogoeta egin beharra, datozen urteotan parte hartzea sustatzeko bideak bilatzeko. Saridunak honako hauek izan ziren:

Ipuin saila

  • Lehenengo saria: Iñaki Iturain. Bi gerra arteko udara. Kontakizuna gerra ondoko Orion dago kokatuta, 1939ko udan. Egileak badaramatza urte batzuk garai hartan Orion gertatu zirenak aztertzen eta orduko dokumentuak-eta miatzen, eta hori antzematen da emaitzan. Gerra ondoko Orio hura nolakoa zen jakin  nahi duenak pista bat baino gehiago aurkituko ditu ipuin honetan. Ahalegin deskriptibo horrekin batera, bestalde, kontakizun polita harilkatu du egileak, guztiz asmatua izanagatik, ondo egokitzen zaiena garai eta zirkunstantzia haiei. Euskaraz bikain idatzita dago, gainera.
  • Bigarren saria: Garazi Urretabizkaia. Pasioaren indarra. Bikote-harremanak ditu gaia. Aitziber eta Iker, esperientzia berrien bila, bikote-trukeak eskaintzen dituen lokal batera joan dira, eta han bizitakoak arrastoa utziko die biei; baina ez hasieran uste zuten bezalakoa… Kontakizuna ederki garatzen du egileak eta ondo sartzen da bi protagonisten barne-munduan, bakoitzaren sentimendu eta korapiloak modu sinesgarrian azalduz.
  • Accessita: Marisa Arruabarrena. Lokartzeko ipuina. Aise irakurtzen den lana, haurrei lotarakoan kontatzen zaizkien ipuinetan oinarritutakoa. Hizkera erraz eta zuzenean garatzen du kontakizuna, graziaz eta goxo. 

Olerki saila

Iaz ez bezala, oso olerki gutxi aurkeztu dira aurten lehiaketara eta epaimahaikoen esanetan, pena da, bereziki, idatzitako bertsorik apenas ez izatea herri bertsozale honetan. Badugu lana, hemendik aurrera, hori sustatzen.

  • Bigarren saria: Garazi Urretabizkaia. Omenalditxo bat. Hunkigarriak dira saria irabazi duten bertsoak, neska gazte batek amonari eskainiak. Dozena bat bertsotan aletzen du egileak amonari dion maitasuna eta garbi uzten du, izenburutik beretik, zer egin nahi izan duen. Hemen bertsoak entzuteko aukera.

  • Hirugarren saria.  Goiuri Unanue. Herritik urruntzean. Herriminez bustitako hitzak dira olerkia osatzen dutenak: Oriotik kanpora joan eta orduan konturatu da egilea etxean daukan altxorraz eta altxor horri kantatzen dio, ozen eta konbentzimenduz. Egilea oraindik kanpoan izanik haren amak jaso zuen saria.
  • Accessita: Marisa Arruabarrena. Erabaki dut. Zoriontasunaren atzetik dabilen emakumea agertzen da olerkian; aldatu nahia sumatzen zaio eta, aldaketaren bide horretan, bi euskarriri heltzen die: norbere buruaren onarpena, batetik, eta bakoitzak hartzen duen erabaki kontzientea, bestetik; zoriona, ezer izatekotan, jarrera bat baita.

Hona hemen Euskararen Eguneko hainbat argazki.


 


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide