Datorren urtean ere 650 lagunek hartuko dute parte Zarauzko Triatloian. Bittor Mutiozabal
Ekainaren 14an jokatuko dute XXVIII. Zarauzko Triatloia. Antolatzaileek esan dute berrikuntza ugari egongo dela. "Laster" jakinaraziko dituzte, izena emateko epea zabaltzen dutenean, zehazki. Aurten ere 650 triatloilarik hartu ahalko dute parte Zarauzko proban. Informazio eguneratua jaso nahi dutenek
Zarauzko Triatloiaren webgunea bisita dezakete, edota haren Twitter eta Facebookeko profilak.