Joanito Dorronsoro zumaiarrak jantziko dio txapela
Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari BECen, abenduaren 15ean. Gaur 11:00etan eman dute finala aurkezteko prentsaurrekoa Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak eta Jokin Castaños Bertsolari Txapelketa Nagusiko arduradunak, eta hor eman dute albistea.
Azken Bertsolari Txapelketa Nagusian Joxe Agirre azpeitiarrak jarri zion txapela Maialen Lujanbiori, duela lau urte, eta orain zortzi urte, berriz, Imanol Lazkano azpeitiarrak Andoni Egaña zarauztarrari.
Zortzi bertsolari lehiatuko dira final handian: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.