Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan (abenduak 6,7 eta 8) hasi eta urtarrilaren 20a bitartean Loiolako Santutegiko Liburutegia ikasleentzako zabaldu egingo dute, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Azpeitiko Udalak eta Loiolako erretoretzak egindako akordio bati esker zabalduko dute asteburuetan liburutegia, era horretan unibertsitate ikasleek egindako eskaerari erantzungo diete. Udalak zehaztu duenez, urtarrilaren 20 bitartean liburutegia irekita egongo den asteburuak hauek izango dira: abenduak 6, 7 eta 8, 14 eta 15, 21 eta 22 eta 28 eta 29; eta, urtarrilak 4, 5 eta 6, 11 eta 12 eta 18, 19 eta 20. Loiolako liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, liburutegia erabiltzeko txartela eduki eta liburutegira joandako bakoitzean txartelaren zenbakia idatzi behar da. Liburutegiko ikasgelak ikasleentzako bakarrik zabalduko dituzte asteburuetan, ikerketaren bat egiten ari direnak edota libururen bat maileguan hartu behar dutenek astelehenetik ostiralera artean izango dute horretarako aukera.