Inaxio Uria gogoratu dute ETAk hil eta bost urtera

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko abenduaren 3a

Duela bost urte gaurko egunez ETAk tiroz hil zuen toki eta ordu berean oroitu dute Inaxio Uria, ordulaurdeneko elkarretaratze ixilean. Uriaren seme-alabak, anai-arrebak, senitartekoak eta gertukoak izan dira enpresariaren omenez Loiolan dagoen oroitarriaren aurrean, eta bigarren iladatik atzera, berriz, hainbat alderdi politikotako ordezkariak, herritarrak eta Altuna y Uria enpresako langileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide