Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeak aurtengoan ere Euskararen Eguna abenduaren 3an ospatuko du. Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Maria eta Josen hainbat ekitaldia antolatu ditu ikasleekin burutzeko. Ekimenaren helburua ikasleak euskararen garrantziaz jabetu daitezela eta, era berean, euskararen erabilera ohiturak sendotzea da, leloa izanik “Egunero izan dadila euskararen eguna!”: Horretarako, aisialdirako ekintza dibertigarriak proposatuko dituzte eta jai giroa izango da nagusi egunean zehar.
Goizean zehar Haur Hezkuntzako ikasleek Ikastetxean euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko erabiltzen den “Dortoki” maskota margotuko dute. Lehen Hezkuntzakoak ere “Dortoka” maskota margotu eta horma-irudiak egingo dituzte. Baita “Hitz eta Pitz” lehiaketa ere izango dute. Atsedenaldian Ikastetxeko jolasgunean euskaraz jolasteko aukera izango dute Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek. Bigarren Hezkuntzako ikasleek “Karamuk begi beltzak” filma ikusiko dute.
Arratsaldean “Monster House” filma ikusiko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek Ikastetxeko aretoan.