Aniztasunaren inguruko ipuin kontaketa egingo dute ostegunean, Sanz Enea liburutegian

Urola Kostako Hitza 2013ko abenduaren 3a

Bidez Bide gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, ipuin kontaketa berezia antolatu du Sanz Eneak ostegunerako, Urrun nahiz gertu, denok elkar ezagutu lelopean. Miriam Mendozak gidatuko du eta Lehen Hezkuntako 4. eta 5. mailako haurrei zuzenduta egongo da. Elkarteko kideen arabera, emakumeak dira nagusiki haur eta aiton-amonen zaintza lanetan dihardutenak, beren jatorrizko herrialdetan zein gure herrietan. Besteak beste, errealitate hori ikustaraztea izango du xede kontaketa saioak. 17:30etik aurrera izango da, liburutegian. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako gaztetxoek eta DBHko ikasleek Haurron edo gure aiton-amonen zaintzaile etorkinak argazki lehiaketan hartu ahalko dute parte, Ikatz argazki dendak lagunduta. Jakinarazi dutenez, lehiaketaren oinarriak herriko ikastetxeetan zabalduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide