Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nola egin aurre krisiari izenburu hartuta biharko, azaroak 4, mahai ingurua antolatu du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 19:00etan, Munohandi Kultur Elkarteak. Mahai inguruan Juan Jesus Alberdi Cegasa enpresako zuzendari nagusiak, Juan Ignacio Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Industri Sailburuordeak eta Karlos Ormazabal Lehiakortasunerako Sailburuak hartuko dute parte. Moderatzaile lanak, berriz, Pello Elorzak egingo ditu. "Gaur egun jasaten ari garen krisiaren aurrean eta Azpeitiari hain modu zuzenean eragiten dionean dituen ondorio kaltegarriekin, gogoetarako baliogarria izan daiteken helburuarekin eratzen da mahai ingurua", adierazi dute Munohandi kultur elkartekoek.