Lapatx zabortegia 2014an ixteko konpromisoa berresteko eskatuko dio EAJk Azpeitiko alkateari

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko abenduaren 3a

Azpeitiko Lapatx zabortegia. Gaur, asteartea, 19:30ean, Azpeitiko udaletxean egingo duten ohiko udalbatzarrean EAJko zinegotziek alkateari eskatuko diote Lapatx 2014ko abenduan ixteko hartu zuen konpromisoa berretsi dezala. "Tamalgarria eta sektarioa" deritzo Bilduk hondakinen inguruan egin duen kudeaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide