Euskararen egunean ekitaldi ugari izango da Orion

Karkara.eus 2013ko abenduaren 2a

Udalak eta bi ikastetxeek antolatu dituzte ekintzak

Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ekintza asko egin dituzte Orioko Udalak eta bi ikastetxeek. Udalak, Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketako sariak banatuko ditu, iluntzeko 19:00etan,...

Udalak eta bi ikastetxeek antolatu dituzte ekintzak

Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ekintza asko egin dituzte Orioko Udalak eta bi ikastetxeek. Udalak, Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketako sariak banatuko ditu, iluntzeko 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Udalak, aurreko urteetan parte hartu dutenei bertara etortzeko gonbita luzatu die modu berezian.

Ikastetxeei dagokienez, goizean eta arratsaldean ekintza ugari egingo dituzte.

Ikastolakoek honako egitaraua osatu dute:

Euskaren Nazioarteko Eguna 2013.
Hor duzue datorren astearteko egitaraua zein izango den Ikastolan.
Orioko Herri Ikastolako egitaraua

Haur Hezkuntza
09:00-10:30    Ipuin kontaketa: DBHko 2. mailakoek sortutako ipuinak kontatuko
                       dizkiete
11:00-12:30    Eguraldi onarekin, altxorraren bila jolasa
                       Eguraldi txarrarekin, geletan jolasak
14:30-16:30    Txotxongilo emanaldia
                       Eguraldi onarekin, gurasoek lagundutako kalejira herrian zehar
                       Eguraldi txarrarekin, erromeria pergolan

Lehen Hezkuntza
9:00-10:15      LH 1etik 3. mailara Mihiluze, DBHko 3. mailako ikasleen eskutik
                       LH 4tik 6. mailara Herri Kirolak
10:45-12:30    LH 1etik 3. mailara Herri Kirolak
                       LH 4tik 6. mailara Mihiluze, DBHko 3. mailako ikasleen eskutik
14:30-16:30    Irakasleek Euskara Batzordeko LHko ikasleen laguntzarekin
                       antolatutako tailerrak

DBH
9:00-10:25      Mihiluze, DBHko 3. mailako ikasleen eskutik
10:50-12:45    Karaoke-musikaldia, DBHko 4. mailako ikasleek antolatuta
14:30-16:30    Herri Kirolak

Zaraguetakoek, bestalde, Gau eta egun Zaragueta euskaldun! leloa oinarri hartuta egingo dute festa, gai bezala surfa hartuta. Hala, euskara eta surfaren arteko parekotasun bat egin nahi dute, nolabait ere eskolako ikasleak euskararen olatua surfeatzen gustuora dabiltzala adierazi nahian.

Egun horretarako ondoko egitaraua antolatu dute:

Bezperan surfaren gaiarekin lotuta ikasleek txapak egingo dituzte.

Egunean bertan
10:45              Kantu saioa, egun horretarako propio ikasitako abestiekin
Ondoren         Beren leloarekin argazkia, ikasle bakoitzak bere surfaren txapa
                       soinean duela
Arratsaldean  Mikel Agote surflari oriotarrak hitzaldia emango du 3.mailatik gorako
                       ikasleentzat.
15.30-16.30    Euskarazko liburuen II.Truke Azoka

Azkenik, aipatu Zaragueta Herri Eskolak ere Eusko Jaurlaritzak sarean bultzatu duen kanpainarekin bat egiten duela, haiek ere pertsona mundialak eta euskara mundiala baitituzte atsegin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide