Ainhoa Sanz eta Mikel Mujika gailendu ziren atzo, Bikote Mistoen Krosean. Amaia Ventas
Ainhoa Sanz urretxuarrak eta Mikel Mujika bergararrak irabazi dute XXXV. Bikote Mistoen Krosa. 27 minututan egin zituzten ibilbideko 7,5 kilometroak eta oso gertutik jarraitu zituzten Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadradro txapeldunordeek; hiru segundu beranduago iritsi ziren ordiziarrak helmugara, Musika Plazara. Maite Arraiza eta Ruben del Olmo barakaldoarrak sailkatu ziren hirugarren postuan, 00:27:14 denborarekin.
Irati Etxaburu eta Aitor Manterola izan ziren lehenbiziko zarauztarrak. 00:29:39 denboran egin zuten ibilbidea. Hemen kontsultatu daiteke
XXXV. Bikote Mistoen Kroseko sailkapen orokorra.